Zure zentzuak iratzarri, zure buruari...funtsezkoa eskaini!

Ongi etorri  berdegune batera. Hemen, babestua eta errespetatua den naturak paisaia muinotsu eta harmoniatsuak eskaintzen ditu ! Arkitektura eta kultur ondarea, kirol aktibitateak, gastronomia, trebetasunak, harrera eta partekatzea, hauek dira gure euskal herrixka autentikoek eskaintzen dizkizueten aberastasunak :

Aiherra – Lekuine – Beskoitze – Hazparne – Heleta – Izturitze - Bastida – Makea - Lekorne – Donoztiri - Donamartiri

 

Pirinioen pean, eta euskal kostatik hurbil, gure lurraldea leku ideala da errealitatetik ihes egiteko, laxatzeko, eta zuen zentzuak iratzartzeko : airez aldatze zoriontsuaren segurtamena !


Ondarrea

Tradizioa eta modernitatearen artean...
Monumentu historikoetan sailkatuak diren Izturitze eta Otsozelaiako harpeetako mundu prehistorikoan sar zaitezte ; Bastidako Erdi Aroko ondarearen aberastasunen ezagutza egizue, "Frantziako herri ederrenak" elkartearen kide da, nabarmentzeko etxeak dituen plazarekin, bere hilerri juduarekin eta bere ospea egiten duten arte ofiziale tailer ainitzekin ;  Hazparnen, ikusi beharrekoak dira patarrean diren karrikak, aitzinaldea harrizkoa edo zurbeso ageriko etxe eleganteekin bazterretan, eta erlisionezko ondarea ohargarria da. Leku hauetako bakotxak istorio bat kondatzen du, bainan Historia ere.

 

Euskal jendearen historiaren ezagutza egizue, bere jatorriak, bere leiendak, bere borrokak, bere kultura, bere hizkuntza, Euskara, bizirik, babestua, eta sorkuntza artistikoaren irakitean adierazten dena. Dantza, musika, antzerkia, Pesta berri, kabalkada, bada beti gertakari bat gure 11 herrietako batean.


Aktibitateak

Goxotasunetik sentsazio azkarretara...

Bakarrik, familian edo lagunekin, oinez, zaldiz, bizkletaz edo astoz ibil zaitezte askatasun osoz edo profesionalek gidaturik. Euskal baserriaren ezagutzera joan zaitezte oraindik doi bat sekretuak diren zeharkako bidexkak segituz.  Beharrezkoa den pasaia, Aisialdi gunetik abiatuz, trein ttipiak Baigura kaskoraino eramaiten zaituzte. Handik Pirinioen mendikatea miresgarria da. Jaustea ? Berriz treinez edo kirolariendako, oinez, trotinetaz, mendiko bizikletaz edo parapentez. Naturako aktibitate eskaintza ainitza da, deneri irekia, urte osoan zehar.


Trebetasana eta jendetasuna....

Utzi zuen gormandiza mintzatzen, ardi gasna tradizio hutsean egiten duen eta gaur egun babestua den euskal xerria hazten duen etxaldea bisita ezazue.
Zuen jakin-mina ere mintzatzen utz ezazue, arte ofizialeen tailerretako atea irek ezazue. Ehun egile, berinagile, gitarra egile, eltzegile, margolari, tapiza egile, diseinalari, zizelkari, kuadro egile, lore artea, larruzko sorkuntzak, ohiz kanpoko talentu ainitz ezagutzen ahalko dituzue Bastidako herriko galerietan.  Harrituko zaituztete.
Trebetasuna, ohiduren errespetua, zorroztasuna eta bikaintasuna dira gure ekoizleen, artisauen eta artisten famaren gakoak. Bakotxak bere pasioa zuekin partekatu nahiko du.

 

 


Hemen egon

Aisetasuna eta xarma...
Bakotxak bere formula ! Hotelak, ostatu etxeak, aterpetxeak, kanpalekuak, turismo egoitzak, karabana eremua, beilari harrera...Aterpetze mailan eskaintza zabala da, denek kalitatea eta harrera dituzte lehenesten.
Gastronomiaren aldetik, hemen ongi jatea eguneroko bizitzeko antzea da, mugarik gabe jokatzen dena : jatetxeak, baserri-ostatua, eskualdeko plater eta kafeak, xerriki egile, kontserba egile, garagardo egile, makaroi fabrika, euskal bixkotxa... Atsegin hartu !