Egonaldi zerga

Araubideari jarraikiz, Euskal Hirigune Elkargoko Herriarteko Kontseiluak, joan den buruilaren 23an, Herriarteko Turismo Bulego berriak hunki 152 herrien 2018ko egonaldi zergaren harmonizatzea eta haren tarifen finkatzea bozkatu du.

Herriarteko Turismo Bulegoak lehengo Bidaxunerriko, Baxenabarreko, Hazparneko eta Bastidako lurraldeko, Ezpeletako eta Arrangoitzeko lurraldeko, Donibane Lohizuneko lurraldeko, Garazi-Baigorriko, Xiberoko eta Ahurtiko egiturak bateratzen ditu eta Bokaleko, Lehuntzeko, Mugerreko, Urketako, Hiriburuko eta Milafrangako herriak barne hartzen ditu. 2018ko urriaren 1.ean sortua izan beharko da.

Egonaldi zergaren eginkizuna Euskal Hirigune Elkargoko lurraldearen erakargarritasunaren hobetzea da. Hortarik atera sosa osoki erabilia da harrera, informazio eta promozio zerbitzuen ordaintzeko, bai eta lurraldeko ondarearen ezagutarazteko.

Egonaldi zerga pertsona eta gau bakotxeko ordaintzen da, urtarrilaren 1.etik abenduaren 31 arte, ostatalekua irekia den denboran, eta ostatu egiten dutenek biltzen dute, beren bezeroek ordaindurik, Euskal Hirigune Elkargoari lau hilabete guziz emateko:

- maiatzaren 20a aitzin, urtarrilaren 1.etik apirilaren 30erat joaten den epearendako,

- buruilaren 20a aitzin, maiatzaren 1.etik agorrilaren 31rat joaten den epearendako,

- urtarrilaren 20a aitzin, buruilaren 1.etik abenduaren 31rat joaten den epearendako.

TARIFAK, PERTSONA ETA GAU BAKOTXEKO, urte guziko finkatuak izan dira, hemen idatzia den bezala:

 

              Ostataleku mota eta kategoria

 

Egonaldi zerga, 2018ko urtarrilaren 1.ean

 

Turismoko 5 izarreko hotelak, turismoko 5 izarreko bizitegiak, turismoko 5 izarreko mublatuak eta maila hortako sailkapen turistikoa duten bertze guziak

 

 

1.50 €

 

Turismoko 4 izarreko hotelak, turismoko 4 izarreko bizitegiak, turismoko 4 izarreko mublatuak eta maila hortako sailkapen turistikoa duten bertze guziak

 

 

1.10 €

 

Turismoko 3 izarreko hotelak, turismoko 3 izarreko bizitegiak, turismoko 3 izarreko mublatuak eta maila hortako sailkapen turistikoa duten bertze guziak

 

 

 

0.90 €

 

Turismoko 2 izarreko hotelak, turismoko 2 izarreko bizitegiak, turismoko 2 izarreko mublatuak, 4 eta 5 izarreko uda herrixkak eta maila hortako sailkapen turistikoa duten bertze guziak

 

 

 

0.70 €

 

Turismoko izar bateko hotelak, turismoko izar bateko bizitegiak, turismoko izar bateko mublatuak, 1, 2 eta 3 izarreko uda herrixkak, gomit etxeak, autokarabana aparkaleku eta aparkaleku turistikoak (24 oreneko epeka), eta maila hortako sailkapen turistikoa duten bertze guziak

 

 

 

0.60 €

 

 Sailkatuak ez diren edo sailkatzekotan diren turismoko hotelak, bizitegiak, uda herrixkak

 

 

0.50€

 

 Sailkatuak ez diren edo sailkatzekotan diren turismoko mublatuak eta ostatalekuak

 

 

 

0.50€

Zehaztua da errealitatearen araberako egonaldi zerga bezeroari fakturatua zaiola eta haren etekina Euskal Hirigune Elkargoko arrakasta turistikoaren laguntzeko eginak diren gastuetan erabilia dela, osoki.

 

 

Errealitatearen araberako egonaldi zerga bezeroaren fakturan agertu behar da, nahitaez.