Webgunean atsemanen dituzue azken Herri kontseiluetako informazio txostenak, hemen klikatuz.
Irakurketa on.
Urriaren 29tik azaroaren 2a arte Arberoan Zeharko bigarren edizioa izanen da. Bigarren aldikotz, ibarrako hainbat elkarte bildu dira Donoztiri, Izturitze, Aiherra eta Donamartiriko 4 herrietan ekitaldi bat antolatzeko. Publiko guziendako egitarau aberats eta anitza proposatua zaizue.
Mendixka lasterketa urriaren 15an iraganen da. 2 zirkuitu proposatuak izanen dira : 13km-ko bat eta 20.5km-koa Eltzarruzeko kaxkoan pasatuko dena. Interesatuentzat, izen emateak PBOren webgunean egiten dira : https://pb-organisation.com/evenements/course-des-collines/
Duela gutxi, Asiako leizoraren aurkako kolektibo bat sortu da Euskal Herria Iparraldean.
Asiako leizora ugaltzen ari dela eta bioaniztasunean, ekonomian eta giza segurtasunean duen eragina ikusita, udaberriko harrapaketa kanpaina bat antolatzen du lurralde osoan.
Izan ere, borrokarako modu eraginkorretako bat erregina fundatzaileak udaberrian harrapatzea da, ahulak diren garaia baita. Erregina bakoitzak milaka leizorko kolonia bat sortzeko ahalmena du.
Hemen beherago flyer bat atsemanen duzu, eta jakin herriko etxeak laster Trap Trap modeloko zepoen banaketa antolatuko duela.
2023ko abenduaren 9ko deliberoaren arabera, eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariaren engaiamenduaren arabera, Elkargoko Kontseiluak laborariendako neurri osagarri berezi batzuk onartu ditu, laborantxa eremuaren ekonomikoki behartua den testuingurua kontuan hartzeko.
Neurri hauek azpian zehaztuak dira.
2022ko urriaren 14ko 2022. dekretuaren ondoren, BAFA formakuntzan sartzeko adina 17 urtetik 16 urtera jaitsi da.
Aurrerantzean, BAFAko formakuntzan izena emaiteko, hautagaiek gutienez 16 urte bete beharko dituzte saio orokorreko formakuntzako lehen egunean.
Jendetasunik ezaren pizkundearen aurrean, EHEko hondakinak biltzeko zerbitzuak hondakinen pausatze irregularren aurkako zigor baten alde deliberatu ostean komunikatzen
du. Xehetasunak hemen.
2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, webgune honetan aurkeztu ahalko duzu : https://www.depotpermis.fr zure plangintza-baimen eskaerak :
Hirigintza Ziurtagiria (CU)
Aurretiazko Adierazpena (DP)
Eraikitzeko Baimena (PC)
Plangintza Baimena (PA)
Eraispen Baimena (PD)
eta Ezabatzeko Asmo Adierazpena (DIA)
Donamartiriko herrian.
https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre/se-deplacer/les-transports-inter-urbains/transport-solidaire
Horra hemen 13. linearen ordutegia : ordutegi-fitxak telekargatzeko - Txik Txak transports Agglomération Pays Basque Adour
Kultur hitzorduak zure etxetik hurbil!
Argibideak-Erreserbak
Tél: 06 35 16 25 91