10 urte geroago, horra berriz !
uztailaren 6an igandez Donamartirin
BELHAR MOZTEKO MAKINEN LASTERKETA
xXehetasunentzat edo izen emateko
deitu 07 64 82 31 88
Lasterketaren araudia :
- pilotoak derrigorrez kasko bat jantziko du
- bolante bat izan beharko da (gidoinik ez, trakturrak dira !)
- sokazko zirkuitu mozlea derrigorrezkoa (pilotoari lotua), edo jarlekuari lotutako originala
- trakturrak ukondo sistema desmuntatua ukanen du
- Antxura (105zm gehienik) eta erroten arteko luzera jatorrizkoak egon beharko dita (azkartu daitezke)
- kautzuak belhar mozteko makinenak izan beharko dira (quad motako kranpoiezkoak debekatuak)
-suspentsioak debekatuak
-motorrearekiko, jatorrizko motorrentzat, dena alda daiteke. Moto motorrak muntatzeko posibilitatea, 250zm3 zilindraia gehienik
Informazioak:
Pesta komiteak erantzukizun orori uko eginen dio edozein zauri kasuetan, osasun zerbitzu bat eskuragarri ukanen dute.
Trakturrak pistan edo lasterkari parkean baizik ibiltzen ahalko dira (bide eta gune publikoetan debekatuak)
Ez gehiago itxoin, izena eman !
2024 urtarrileko hitza
Besta komiteak 2024 urte berri on bat desiratzen dautzue!
2023 urteko bilan positibo bat egiten dugu. Antolatu ditugun gertakari desberdinek (bestak, Arberoako ostiralak, arrabestak) ohar positiboak bildu dituzte. Arrakasta hori ez litzateke posible izanen gertakari horietan parte hartu duten herritarrak gabe eta etxekurrietako donaziorik gabe. Hortarako eskertzen zaituztegu eta espero dugu nunbrean izaitea heldu den urtean ere.
2024ko bulegoa:
- Lehendakaria: Laetitia Aphecetche
- Diruzainak: Chloé Pagadoy eta Olivier Jaureguibery
- Idazkariak: Lucie Aphecetche eta Coralie Pagadoy
2024 urtea dinamizatuko duten gertakariak:
- Bestak uztailaren 5ean hasiko dira uztailaren 8a arte herritarren bazkariarekin
- Bigarren edizioaren ohar positiboak bildu eta, arrabestak 2024ko abenduan izanen dira