Herri kondalariak

2024 urtarrileko hitza

 

Arberoa sektoreko herri kondalarien 2023-ko jardueren bilana. 

 

Marie-Luce Garat eta Jean-Michel Durruty herri kondalariek, interbentzio ezberdinak egin dituzte :

 

Eskoletan :  2023-ko udaberrian eta udazkenean, euskaraz eta frantsesez.

·                    Aurre-historiari buruzko animazioak eta Eltzarruzeko ibilaldiak Biarnoko eta EH-ko eskolentzat Otxozelaiko harpeekin partaidetzan.

 

Publiko zabalarekin: Udan zehar 2 emanaldi izan dira astero. Informazioa turismo bulegoak zabaldu du :

·                    Ostiral goizetan ongi izate/ingurumen gaien inguruko ateraldia Deirdre Barbara Grainger-ekin Eltzarruzen gaindi

·                    Asteazken goizetan, Marie Luce Garat-ek kondatutako ibilaldia.

Emanaldi bakoitza laguntasunaren potearekin bururatu da, partekatze eta goxatze momentua eskainiz.

 

Taldeekin : Aurten, autobusez etorritako taldeen harrera esperimentatu dugu, herriaren bisita eskainiz.

Otxozelaiko harpeen edo Agerria etxaldearen bisitaz baliatuz, bisitariek eguna Donamartirin pasatzeko aukera dute.

 

Entzuleak: Herri kondalarien kuadroan beti, bi irratiek argitan eman dute Arberoako ibarra :

·                    Radio Kultura : 2023-ko irailaren 18an eta urriaren 5ean, 5 erreportai zabaldu ditu euskaraz eta frantsesez :  https://radiokultura.eus/emankizunak-emissions/

·                    Irulegiko Irratiak, urriaz geroz, « Erberuan gaindi » kronika zabaltzen du euskaraz, asteartero, 8:20 eta 17:20-etan: https://www.irulegikoirratia.eus/kronikak/arberuan-gaindi-marie-luce-garat

 

Helburua Arberoa ibarraren ezagutaraztea da bertako berezitasunak eta herritarrak aipatuz.

Ber ildotik, ez duda gai, pertsona, leku, ekimen edo beste ezagutu edo ezagutarazi nahi baduzue.

 

Urtean osoan zehar interbentzioak egin ditzakegu, eskatuak zaizkigun gai ezberdinei buruz.

Herri kondalari labela 1998-tik INPI-k babesten duen marka da.

Gure ekintzek, ondarearen inguruko sentsibilizatzea eta transmisioa du helburu, lotura baten atxikitzea. Bestalde, dinamika bat izaten, garapen ekonomikoa eta gure lurraldeko lana sustengatzen laguntzen dute.

 

Xehetasun gehiagorentzat, hona gure kontaktua :

Marie Luce GARAT 0675869908 - kolorez.garat@gmail.com