Arberoa ibarreko paramotorrak (VAP)

2024 urtarrileko hitza

 

Arberoako Ibarreko Paramotorra eskolak eta Arberoako Ibarreko Pilota Klubak

urte on desiratzen diete Donamartiritar guztiei.

Urte asko dira paramotorra eskola sortu zela, Vincent eta Laetitia

arduradunek jakinen dute zuen galderei erantzuten, izan dadin formakuntzarako edo material salmentarako, aire-bataiorako, Euskal Herria zerutik ezagutzeko.

Lau irakasle ditugu eskolan, 16 urtez petikako hiru ikasle formakuntzan, eta laugarren bat aurten hasi behar litaikena. Gure irakasleen taldetik bi atleta dira Frantziako kolektiboan.

2023ko uztailean, kluba sortu genuen, eta bertako presidentea naiz, bulego dinamiko baten baitan.

Gaur egun, 20 bat kide gira Euskal Herritik, Biarnotik eta Landesetakoak, gehienak Ibarreko Paramotorra eskolatik ateraiak. Plazer hartu nahi dugu auzoak trabatu gabe. Horren bidez, arauak plantan ezarri ditugu denen ongi izaitearentzat.

Haurride frango kausi daitezke gure elkartean. Gehienak 75 urte ditu eta gazteenak 16.

Heldu den uztailaren 26, 27 eta 28an, gure elkarretaratzea antolatzen dugu, memento garrantzitsua da guretzat, tokiko eskualde eta espezialitateak pilotuei eta haien familiei ezagutarazteko. Frantzia osotik heldu dira familiak. Paisaiaz eta jendeetaz oharrak beti onak dira. Gainera, topaketa horri esker, hurbileko jendeak paramotorra ezagutzera etor daitezke, prezio txikian aurkitu hegaldien bidez, eta zergatik ez, pasio berri baten atxemaiteko.

Larunbat gauean kontzertu bat eskainiko dizuegu, dohainik eta deneri irekia, helburua denean memento goxo baten pasatzea.