2015ko urtarrilaren 23ko bilkuraren agiria

Donamartiriko Herriko Kontseilua 2015ko urtarrilaren 23an bildu da, ostirala, 19:00tan, Antton LARRABURU jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

Hor zirenak : POCHELU Bernadette, ARMENDARIZ Alain, MIRANDE Mathias, HARISMENDY Emmanuelle, LADEUIX Jean-Pierre, POCHELU Didier, MINONDO Mirentxu, APHECETCHE Alain, BORDARRAMPE Xalbat, CHABAGNO Inès.

Bilkurako idazkaria : HARISMENDY Emmanuelle

Bilkuraren hastapena : 19:00

Gai zerrenda

- “Lurraldearen antolamendu numerikoa” eskumena Herri Elkargoari emaitea.

- Gai ezberdinak

 

“Lurraldearen antolamendu numerikoa” eskumena Herri Elkargoari emaitea.

Auzapezak batzordeari jakinarazten dio Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoko Kontseiluak, 2014/12/04an deliberatu duela “lurraldearen antolamendu numerikoa” eskumenaren hartzea, eta herrietako kontseiluek deliberoak hartu behar dituztela eskumen esku-aldaketa honi buruz.

Herriko Kontseiluak aho batez adosten du “Lurraldearen antolamendu numerikoa” eskumena Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoari pasatzea.

 

Gai ezberdinak

-Mission locale egiturari emana zaion urtesaria

Auzapezak jakinarazten du urtero kotizazio bat emana zaiola Mission locale egiturari. Honen kalkulatzeko, herritar kopurua hartu behar da eta herriaren populakuntza tarteari doakion tasaz biderkatu, hots : 321 x 1.0612€ = 341 €

Herriko kontseiluak Mission Locale egiturari 2015 urteko 341 €-ko kotizazioaren ordaintzea onartzen du.

 

- Estatuari diru laguntza galdea : DETR

Auzapezak oroitarazten du eskolako kantinaren berritze proiektua Lurralde Kontratuan sartua den proiektua dela. Finantzamendu plan bat egina izan da aurrekontua galdeginik, eta diru laguntza galdea Suprefeturan pausatua izanen da.

Herriko kontseiluak aho batez onartzen du diru laguntza galdearen pausatzea eta dagokion finantzamendu plana.

 

- Euskara batzordea eta Ingurumen batzordea

Alain ARMENDARIZ, 2. axuanta, Herriaren ordezkaria izanen da Herri Elkargoko Euskara eta Ingurumen batzordeetan.

 

-Informatika ikastaldia

Kontseilu Nagusiko kide batek informatika ikastaldi bat antolatuko eta animatuko du 2015 ko ekainaren 09tik 12ra.

Ordenagailuak Kontseilu Nagusiak hornituko ditu.

Izen emaiteak Herriko Etxean egiten dira.

 

HAICAGUERRE Pierre jaunak, Arberoako Ur hornitze Sindikatuko Lehendakari gisa, hitza hartzen du :

Sindikatuko Lehendakari jaunak oroitarazten du Sindikatua 1959 urtean sortua izan dela. Edateko Ur hornitze ikerketarako Herrien arteko Sindikatua zen, Izturitze, Aiherra, Bastida, Donoztiri eta Donamartiri batzen zituenak. Egoitza Aiherran zen.Urteak pasa dira, eta Sindikatua Herrien arteko Edateko Ur ekartze sindikatua bilakatu da 1990 urtean, egoitza Donamartirira lekuz aldatua izan da.

2014 urtean Sindikatuak egin dituen obrei buruz, leku aldatze eta azkartze obrak eginak izan dira Mehaine, Armendaritze, Isturitze, Aiherra eta Bastidan.

2015 an, lehenik Sindikatuak eskema nagusi bat eginen du, 8 eta 10 hilabete artean iraun behar lukeena. Ur sarearen diagnostikoa egin beharko da, Kontseilu Nagusiak 10 urtero inposatzen duen diagnostikoa. Uraren bulegoak eta Kontseilu nagusiak laguntzak emanen dizkiete sindikatuari, eskema nagusi honen plantan ezartzeko. Ondotik, eskema nagusian pentsatuak diren obra guziak Kontseilu Nagusiak finantzatuko ditu hein batean.

Azkenik, aurten Donoztirin eta Aiherran obrak eginak izanen dira.

 

Bilkuraren bukaera : 21:30


2015ko martxoaren 31-ko bilkuraren agiria

Télécharger
COMPTE RENDU DE REUNION DU CONSEIL MUNIC
Document Adobe Acrobat 117.1 KB

2015ko azaroaren 10ko bilkuraren agiria

Donamartiriko Herriko Kontseilua azaroaren 10 an bildu da, 19:00 tan, Antton LARRABURU jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

Hor zirenak :POCHELU Bernadette, ARMENDARIZ Alain, MIRANDE Mathias, APHECETCHE Alain, LADEUIX Jean-Pierre, POCHELU Didier, MINONDO Mirentxu, BORDARRAMPE Xalbat, CHABAGNO Inès.

Ezin jina jakinarazia zutenak : HARISMENDY Emmanuelle donne procuration à LARRABURU Antton

Bilkurako idazkaria : POCHELU Bernadette.                                                            Bilkuraren hastapena : 19:00

Gai zerrenda 

- Euskal Herriko gobernantza

- Herrien arteko Tokiko Hirigintza Plana

- Antolamendu zerga

- Eskolako jantegiaren berritze proiektua

- Gai ezberdinak

 

Euskal Herriko gobernantza

Prefetak erakunde erabakitzaile bakotxari biltzea galdegin die, Euskal Herri mailako gobernantza bakar baten sortzeko proiektuaren aztertzeko, eta iritzi sinple baten emaiteko.

Bozka isilpean egin da.

Herriko Kontseilua gobernantza bakar baten sortzeko proiektuaren alde agertzen da aho batez.

 

Herrien arteko THP

Hazparneko Lurraldea Herri elkargoak deliberatu du “hirigintza dokumentuen osaketa, berrikustea eta aldaketa herriarteko mailan” eskumenaren hartzea.

Bozka isilpean egin da.

Herriko Kontseiluak aho batez adosten du “Lurraldearen antolamendu numerikoa” eskumena Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoari pasatzea.

 

Antolamendu zerga

Antolamendu zerga finkatzen zuen aitzineko deliberoak balio zuen 2015ko abenduaren 31a arte.

Herriko Kontseiluak aho batez antolamendu zerga berri baten sortzearen alde bozkatzen du.

 

Eskolako jantegiaren berritze proiektua

Obrak eginak izanen dira eskolako jantegian ; horretarako enpresa ezberdinen kontsulta egina izan da.

Gutun-azalen irekitzea azaroaren 06an, ostiralez iraganen da, eskaintza deialdien batzordeko kideekin.

Orain, obralariari dagokio eskaintza hauen ikertzea eta enpresen hautaketa ondotik jinen da.

 

 

Gai ezberdinak

-Gutuna jantegiaz :

(Guraso batzuek Herriko Etxeari gutun bat igorri diote bazkariei buruz dituzten oharren berri emaiteko. Laster arrapostu bat emana izanen zaie).

- 2015ko abenduaren 06 eta 13ko eskualdeko hauteskundeen egutegia

-Finantza partaidetzaren hitzarmena Arberoan Alaiki aisialdi zentroaren kudeaketarako

Herriko Kontseiluak aisialdi zentroaren kudeaketari buruz 4 herrien arteko finantza partaidetza hitzarmena aho batez bozkatzen du.

-Herriko Kontseiluaren ateraldia

-Herriko aldizkaria

 

Bilkuraren bukaera : 21:00