Errolda herritarra

1999ko urtarrilaren 1az geroztik, gazte guziek, neska-mutil guziek, beren herriko etxean errezibituak izan behar dute, edo kontsulatuan, atzerrian bizi badira.

Legezko betebehar hori herriko etxean egin behar da, beren hamaseigarren urtebetetzearen ondoko hiru hilabeteetan.

Ondotik, ERROLDA AGIRIA ukanen duzue. Zuretzat funtsezkoa da balio handiz kontserbatzea. Izan ere, egiaztapen hori galdegina izanen zaizu, agintari publikoaren kontrolpeko edozein azterketa edo lehiaketatan izena eman nahi baduzu (CAP, BEP, BAC, gidabaimena, baita gidatzea ere lagundurik) etab...

Erroldatua izan ondoren, eta 25 urte arte, PAUEko zerbitzu nazionaleko zure bulegoan edo zentroan (csn-pau@dsn.sga.defense.gouv.fr) bizileku, familia eta lan egoeren edozein aldaketa ezagutzera behartua zara.